Prezipitazio iraunkorrak direla eta, abisu horia gaur arratsaldeko seiak arte egongo da indarrean. Bihar, berriz, 18:00etatik 00:00etara artekoa izango da abisu horia, "tenperatura oso hotzengatik eta izotza egiteko arriskuagatik".
Asteburuan egindako euri jasa etengabeak eta haize bolada bortitzak baretu badira ere, euriagatiko eta izotzagatiko abisu horiek indarrean jarraitzen dutela jakinarazi du Lasarte-Oriako Udalak. Azken egunetan nabariak izan dira muturreko meteorologiak eragindako kalteak.