Hilaren 13ean, Danok Kideren 17. Musika topaketetan emango zaie hasiera Gabonetako aurrekariei. Eva Ugaldek zuzendutako Kanta Kantemus abesbatzak, besteak beste, Euskadi, Ingalaterra edo Hego Amerikakako gabon kantak eskainiko ditu Ama Brigitarren komentuan.
Bi egun geroago, igandearekin, Zero Sette akordeoi orkestrak hartuko die txanda leku berean.
Udal Musika eskolako ikasleek hilaren 17an egingo dute euren gabonetako emanaldia kultur etxeko aretoan eta hiru egun geroago, hilaren 20ean, Alboka Abesbatzak euskal zein nazioarteko gabon kanten emanaldia egingo du komentuan.
Hilaren 21ean, San Tomas azoka egingo da Okendo plazan eta 24an, Olentzero, Mari Domingi eta milaka lagunek hartuko dute plaza.
Udalak antolatutako Gabonetako ekitaldien artean, adin guztiei zuzendutako Pompas Gigantes antzerkia eta Magiaderia absolutua magia ikuskizuna izango dira Manuel Lekuona kultur etxean hilaren 26an eta urtarrilaren 2an, hurrenez hurren.
Eta ezin ahaztu Gabonetako ohiko gospel saio. Aurten Nightingale Gospel Quintet taldea izango da hilaren 28a, Manuel Lekuonako oholtzan.
Opera, antzerkiak eta zinea
Hori guztiaren aurretik, hurrengo astean Danok Kide elkarteak antolatutako opera digitalaz gozatu ahalko dute zaletuek. Royal Opera Housen grabatutako Mozarten Las Bodas de Figaro opera eskainiko da hilaren 11n kultur etxeko aretoan.
Euskarazko antzerkiek ere bere tartea izango dute. Haurrek Tomaxen abenturak. Azken Festa ikuskizuna izango dute hilaren 14an, larunbatarekin. Hori Joserra Fachadok erretiroa aurreko azken emanaldia izango da. Helduek, berriz, Patxo Telleriak sortu eta antzeztutako Kortxoaren dilema antzezlanarekin gogoeta egiteko aukera izango dute, hilaren 20an.
Zine hitzorduak ere ez dira faltako. Okendo zinema taldeak bi film ekarriko ditu Manuel Lekuonako aretora. Hilaren 13, Salve Regina eta hilaren 27an, Anora.
Eta hilaren 22an eta 29an, arratsaldeetan, haur zein helduen zinema saioak izango dira kultur etxean.
Horrez gain, kirol arloak antolatutako Kirol gala hartuko du Manuel Lekuonako aretoak abenduaren 15an, arratsaldez.
Ekitaldien informazio gehiago udalaren webgunean ikusgai.