Ostadar Atletismo saileko kideak, lehiarako prest

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 5a, 12:15

Arg.: GAF

Ostadar Atletismo saileko hamabost bat kirolarik pista denboraldiko lehen probari egingo diote aurre hilaren 8an, Donostiako Antonio Elortza belodromoan. Proba ezberdinetan izango dira lehian: 60 m., 300 m. zein 800 m. lasterketak, 60 m. hesi lasterketa, pisu jaurtiketa, jauzi hirukoitza eta luzera jauzia. Txapelketan parte hartzeko markak egiteko lehen hitzordua dute talde urdin-beltzeko kideek; hilaren 15ean, 20an eta 27an izango dituzte hurrengo jardunaldiak.