Decebal elkarteak Errumaniaren Eguna ospatu zuen igandean, hilak 1, Gizarte Etxean bazkaria eta festa eginda. 1918an Transilvania Errumaniarekin elkartu zen egunaren omenez. Gipuzkoan bizi diren errumaniarrak batu ohi dira nazio horren parte direla eta etorkizun hobe baten itxaropena dutela adierazteko. Jaioterriko plater ohikoekin osatutako menua bazkaldu eta Bogdy Stoika folklore taldearen kontzertuaz gozatu zuten, dantza tradizionalak eginez. Gainera, Aita Noelen bisita jaso zuten. Tradizioaren eta identitate nazioanalaren adierazgarri, jantzi ohikoak soinean zituzten askok.