Lasarte-Oriako Udalak deituta, elkarretaratzea egin berri dute herritarrek Okendo plazan. Pasaiako hilketa matxista salatzeko elkartu dira lasarteoriatarrak. Erailketa hori gaitzesteaz gain, azaroaren 23an udalerrian gertatutako eraso matxista bat ere deitoratu dute. 15 minutuko kontzentrazio isila aurrera eraman dute.