2024/12/09 18:00 - 20:00

Hitzaldia

'Lasarte-Oria koloretsua kulturartekotasunetik elkarrekin lantzen'

'Lasarte-Oria koloretsua kulturartekotasunetik elkarrekin lantzen'
Antonio Mercero aretoa, Lasarte-Oria

Bizipoza elkarteak, gure herriko ikastetxeek eta Ttakun Kultur Elkarteak osatutako lantaldeak kulturartekotasuna jorratuko du aurten. Horren harira, mahai inguru bat aurrera eramango du, "udalerriko eragileen artean hitz egin eta entzutea garrantzitsua delako". Mahai ingurua euskaraz izango da eta antolatzaileek jakinarazi dute unean uneko itzulpen zerbitzua emango dutela.