Pasaiako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 3a

Hilaren 25eko elkarretaratzea, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunekoa.

Lasarte-Oriako Udalak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, Pasaian berriki gertatutako hilketa matxista salatzeko. Bikotekide ohiak tiroz hil zuen 45 urteko emakume bat joan den larunbatean. Mobilizazioa 19:00etan izango da, Okendo plazan. Erailketa hori deitoratzeaz gain, azaroaren 23an udalerrian gertatutako eraso matxista bat ere salatuko dute.