'Gaztea' irratiko maketa lehiaketan parte hartzen ari da Ertz taldea

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 3a, 12:31

Ezker-eskuin: Urtzi Furundarena, Leire Anabitarte, Oier Toquero, Lander Jimenez eta Ane Jimenez. Argazkia: Maitane Eizmendi/Ertz taldea.

Bost gazte lasarteoriatarrek sortu dute Ertz taldea: Ane Jimenez (trikitixa eta ahotsak), Lander Jimenez (tronpeta eta tronboia), Oier Toquero (gitarra eta ahotsak), Leire Anabitarte (baxua) eta Urtzi Furundarena (bateria). Beste egitasmo batzuetan parte hartu izan dute edo ari dira eta urrats bat gehiago egitea erabaki dute, euren abesti propioak sortzearena alegia. 'Gaztea' irratiaren maketa lehiaketan hiru entzun daitezke: 'Esaidazu', 'Martxoak 21' eta 'Txikitako erretratua'.

Kide guztiak gazteak izanagatik esperientzia zabala dute musikaren munduan. 13 urte zituztenean sortu zuten Louh taldea; urte batzuez erromeria-rock abestien bertsioak jo zituzten. Bertatik sortu zen gaur egun plaza desberdinak alaitzen ari den Auskalo taldea, erromeria kutsukoa baita ere. Bestalde, Anabitartek Elektropottotte elektrotxaranga ezagunean ere jotzen du.

 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de ERTZ (@ertz.taldea)