Zirkuitu itxi batean bi proba egin zituzten maila ezberdinetako kirolariek: erlojupeko zein banakako kanporaketa. Guztiek bere onena eman zuten; izan ere, estatu mailan lehiatzeko markak egin ahal izateko baliagarria zen jardunaldia.
Lehiakortasuna baino kiroltasuna eta elkartasuna izan ziren nagusi arratsalde osoan.
Antolatzaileek boluntario talde baten laguntza izan zuen ekimena aurrera eramateko, baita Lasarte-Oriako udalarena ere. Eta horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiete.