Herriko Etxea eta Araetarena izan dira gustukoenak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 3a, 11:27

Aurtengo X. Pintxo Bideko sarituak ezagutarazi ditu Aterpeak. Udaletxean aurrera eraman dute sari banaketa, eta bertan izan dira, merkatarien elkarteko kideez gain, udal ordezkariak

1.022 pintxo saldu dituzte aurtengo X. Pintxo Bidean parte hartu duten ostalaritza establezimenduek. Aurtengoa "izugarria" izan dela nabarmendu dute sari banaketara joan diren partaideek. Ekimenaren arrakastaren erakusle dela nabarmendu dute askok. Hori hala izanik, Aterpeak zoriondu egin ditu parte hartzaile guztiak egindako lanagatik. 

Egitasmoan parte hartu duten herritarrak saritu dituzte lehenik. Isabel Martinez eta Conchi Garcia. Aterpeako establezimenduetan gastatzeko 250 euroko erosketa bonu bana jaso dute sari gisa. 

Jaki goxoenak

Aterpea saria banatu dute lehenengo, hau da, herritarren gustukoena izan den mokadutxoa iragarri dute, Herriko Etxea izan da irabazlea, Lantalde osoak jaso du garaikurri, eta pozik eta eskertuta agertu dira euren jakia dastatu eta horren alde bozka eman duten guztiekin. 

Epaimahai profesionala izan den Xabier Santxo sukaldariak aukeratu duen pintxoa ezagutarazi dute gero. Araeta sagardotegikoa izan da bere gustukoena, eta establezimendu horretako sukaldariak jaso du garaikurra.  Hori ere pozik agertu da, eta ekimena posible egin duten guztiekin, zein gainerako parte hartzaile guztiekin eskertuta. 

Gabonetako kanpaina martxan

Aterpeako kideek agerraldi hori baliatu dute dagoeneko martxan den Gabonetako kanpainaz ere hitz egiteko. Bi zati ditu aipatu ekimen horrek: sorten zozketa, eta erakusleihoen lehiaketa. Bi horietatik lehenaz hitz egin dute (erakusleihoena bihar, hilak 4, aurkeztuko dute).

Aipatu dute hilaren 20ra bitarte kanpaina horrekin bate egin duten denda eta establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroek, sorta eder batzuen zozketan parte hartuko dutela. Hauek dira ekimen horretan parte hartuko dutenak: Ventanas Alcar; Leder oinetakoak; Sukoa burdindegia; Ana gizonezkoen ileapaindegia; Marbell ileapaindegia; Urruzola mertzeria; Patricio taberna; Alba moda; Arregui elektrizitatea; Imagine jantzi denda; Bizker errotuluak; Ormazabal loradenda; Marian Olaizola ileapaindegia; Orbela ekodenda; Iturbe zapata denda; Leire Berasategi kafeak; Deco 75 Textil Hogar; Adats ilepaindgeia; Milla finka administratzailea; Mabel moda; Bideo Lagunak; Amaia Olondris podologia; Nogues moda; Santana informatika; Maiane lurrindegia; Oihana estetika; Josema burdindegia; Fernandez ehunak; Aldaz hortz klinika; Multiopticas Lasarte; Bea ileapaindegia; Buenetxea taberna; Lizarri optika; Bote Tatto; ISU leihoak. Horiek guztiek Gabonetako apaingarriak izango dituzte atarietan, baita urdin koloreko alfonbra bana establezimendu sarreran ere.