Pilatwalk ikastaroa egin dute Ostadar Ipar martxako kideek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 3a, 09:45

Pilatwalk ikastaroa parte hartu zuten Ipar martxako kideak. Arg.: Ostadar Ipar martxa.

Ostadar Ipar martxa taldeko kideek Pilatwalk ikastaroa izan zuten azaroaren 30ean. Eva Espuelas irakaslearekin egin zuten lan saioa eta goiz ederra igaro zuten elkarrekin. Teknika horretan Pilates eta Ipar martxa konbinatzen dira.

Horrez gain, 2025 urtea hasteko ipar martxan lehen pausoak emateko ikastaroa eskainiko du. Saioa hiru ordukoa izango da, 10:00etatik 13:00etara. 

Bi data izango dira aukeran: urtarrilaren 18a eta otsailaren 15a. Prezioa 20 eurotakoa izango da.

Ostadar SKTko bulegoan egingo da izena ematea eta saioen gaineko zalantzak ere bertan argituko dituzte.