Sagardo berriaz gozatzeko aukera izan dute larunbat iluntzean Lasartearra elkartean afaldu duten kideek. Bereziartua sagardotegiko barrikotetik ateratakorekin freskatu dute eztarria 60 bat lagunek, eta sukaldariek mimoz prestatutako otorduarekin sabela bete. Hasteko, txistorra eta kroketak, ondoren, bakailao eta erretako saiheskia, eta amaitzeko, gazta, irasagarra eta intxaurrak.