Edozein pertsonaren bizitzan dauden askotariko eztandak izan dituzte hizpide Torregarai eta Martiarenak; honako hauek, besteak beste: puzkerrak eta horiek publikoki botatzearen onarpena; señora izaera eta elkarbizitza; maitasun erromantikoa; eta orgasmo arrakala. Gai horiek oinarri hartuta, kritika umoretsua egi dute.
Gozamen ederra hartu du ikus-entzuleak; maiz entzun dira barre-algarak.