Urteari amaiera emateko ohitura da Adarra, Buruntza edo Andatza mendiak igotzea. LOTMEko kideek, aldiz, Txindoki igotzen dute. Aurten abenduaren 22an egongo dute irteera.
Bi edo hiru orduko ibilbidea izango da Euskal Cervino bezala ezaguna den mendira. Guztira 10 kilometro eta ia 1000 metroko desnibela du bideak eta zailtasun ertaina duela jakitera eman dute antolatzaileek.
Elkarteko bazkide, lagunek zein edozein herritarrek parte hartu dezakete irteeran. Izena ematea doakoa da eta elkarteko webgunearen bidez egin dezakete interesdunek. Ibilbidearen gaineko informazioa zein aholkuak ere bertan aurki daitezke.
2025eko hitzorduak
Horretaz gain, 2025eko jardueren berri ere eman dute. Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio aldean antolatuko dituzten hamar irteera izango dira; bat hilabeteko, uztaila eta abuztua kenduta. Honakoak izango dira:
Zenbakia | Lekua | Data | Irteera mota |
1 |
Astún (Huesca) |
2025eko urtarrilaren 11n eta 12an |
Alpino ski eta mendiko ski |
2 |
Ibones Azules, Bachimaña, Panticosa (Huesca) |
2025eko otsailaren 22an eta 23an |
Neguko irteera |
3 |
Peñas de Aia (Gipuzkoa) |
2025eko martxoaren 22an eta 23an. |
Famili ibilaldi eta tailerrak |
4 |
Udalaitz (Gipuzkoa) |
2025eko apirilaren 6an |
Mendi ibilaldia |
5 |
Beriain eta Urbasa (Nafarroa) |
2025eko maiatzaren 17an eta 18an |
Mendi ibilaldia eta bibak egin mendian |
6 |
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) |
2025eko ekainaren 22an |
San Pedro Famili ibilaldi |
7 |
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) |
2025eko irailaren 28an |
Mendi festa. |
8 |
Tebarray (Huesca) |
2025eko urriaren 4an eta 5ean |
Mendi ibilaldi Pirinioetan |
9 |
Artikutza (Nafarroa) |
2025eko urriaren 18an |
Mendi ibilaldi |
10 |
Txindoki (Gipuzkoa) |
2025eko abenduaren 28an |
Mendi ibilaldi |
Ibilaldi edo irteerak gerturatu ahala euren webgunean informazioa partekatu eta izena emateko formularioa eskuragarri jarriko dute.