Frankismoan errepresaliatutako miliziano eta gudariak gogoratuko dituzte bihar, Mirentxun

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 29a

Islada Ezkutatuak taldearen iazko ekitaldia ere Mirentxun izan zen.

Oroimen historikoaren alde lanean ari den Islada Ezkutatuak taldeak iragarri du ekitaldi bat egingo duela bihar, hilak 30, Mirentxu eraikinean, 12:00etan. 1936ko gerraren ostean errepresaliatuak izan ziren miliziano eta gudariak oroitukoi dituzte. Gune horretan bertan monolito bat jarri zuten iaz, "frankismoaren basakeria" pairatu zutenen omenez.