Lasarte-Oriako Gazte Asanbladak mus txapelketa antolatu zuen hilaren 22an, Xirimiri elkartean. Giro ederrean 21 bikotek parte hartu zuten; horietatik bi donostiarrak izan ziren. Enbite eta ordago artean, Donostiako bikoteetako bat eta Imanol Gonzalez eta Ander Sevillano lasartearrak iritsi ziren finalera. Herritarrek ezin izan zuten sari nagusia eskuratu; donostiarrak izan ziren garaile. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzaile guztiei.