Generoa hartuko dute umoregai

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 28a, 10:54

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik 'Ztandap' bakarrizketaren emanaldia egingo dute gaur arratsaldean, kultur etxeko auditorioan, 19:00etatik aurrera. Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako eguneko egitarauaren barruko ekimena da. Sarrerek 3 euro balio dute.

Biek ala biek generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak "lehertuko" dituzte, "betaurreko moreak jantzita". Maitasun erromantikoa, orgasmo arrakala eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste.