Euren eskubideak zeintzuk diren ikasi dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 28a, 11:06

Lasarte-Oriako Udalak, Mestiza elkartearekin elkarlanean, Haurren Nazioarteko Eguna aurrera eraman du hilaren 27an, Antonio Mercero gunean; haur lasarteoriatarren eskubideak eta garapen aukerak balioan jartzeko ekimen sorta bat egin dute; jaialdi koloretsu eta hezitzailea izan da

Saioari hasiera emateko, haurren eskubideak zeintzuk diren bertaratu diren haur lasarteoriatarrek. Dinamizatzaileak honako hau adierazi die: "Haur guztiek eskubide berak dituzte, kasu eta une guztietan, salbuespenik gabe; berdin dio arrazak erlijioak, jatorriak edo gurasoen ideiek". Jarraian zenbait eskubideren berri eman die ikus-entzule gaztetxoei: 

  1. Ur edangarria izateko eskubidea
  2. Etxebizitza duin batean bizitzeko eskubidea.
  3. Osasun arreta jasotzeko eskubidea.
  4. Jolasteko eskubidea. 
  5. Eskolara joateko eskubidea.
  6. Kulturan parte hartzeko eskubidea.

Laugarren eskubide hori praktikara eraman dute gero. Ipar Euskal Herriko Pantxika Solorzano abeslariaren Jokoan kantu-jolasa jarri diete, eta dantzan eta jolasean aritu dira denak elkarrekin. 

Ipuin kontaketa eta txotxongilo saioa

Ipuin kontaketa saioaz gozatzeko tartea izan dute jolasa amaituta. Msuswa P. Mabena & Dale Blankenaar idazleen Gezurren txoria irakurri die dinamizatzaileak.

Eskulanetan aritu dira gero. Paperezko txoriak margotu eta apaindu dituzte, eta aretoko pareta batean itsatsitako afixa batean itsatsi dituzte gero. 

Amaitzeko, Ostomila txotxongilo taldean emanaldi dibertigarri bat eskaini die; Nikaraguako emakume baten kontakizuna erakutsi diete sortzaileek. 

Arratsalde eder bat igarota joan dira haurrak etxera; opari sorta bat eraman du partaide bakoitzak.  

 

Erlazionatuak