Osasun sistema publikoaren diagnostiko orokorra herrira ekarriko dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 28a, 08:00

Azken urteotan, Osasun Sistema Publikoa eta batez ere Osakidetza, herritarren "kezka nagusi" bilakatu da. EH Bilduk diagnostiko bat osatu du osasungintzako krisiari aurre egiteko asmoz, eta mahai inguru bat antolatu dute diagnostiko hori Lasarte-Oriatarren artean zabaltzeko. 18:00etan izango da, Antonio Mercero aretoan.

Hauek izango dira hizlariak:

  • Rebeka Ubera (EH Bilduko legebiltzarkidea).
  • Karlos Ibarguren (EH Bilduko osasun idazkaritzako kide eta medikua)
  • Oihan Agirretxe (Gizarte langilea eta EH Biduko zinegotzia Lasarte-Orian)