Zarauzko Asti zelaian 18 urtez azpiko Erkidegoen arteko Espainiako txapelketako jardunaldia jokatu zuen Euskadik Kataluniaren aurka.
Lander Zabala Ugartemendia eta Eneko Sanchez Martinez herritarrak hamabostekoan jokatu zuten eta Sanchezek hamahirugarren minutuan markagailua ireki zuen entsegu batekin. Atsedenaldian 15-5 iritsi baziren ere, Kataluniak entsegu gauzatze eta lau zigor ostekorekin itzulia eman zion neurketari, 15-26. Hamar minutu faltan Euskadik aldea txikitzea lortu zuen entsegu eta gauzatzearekin. Azken minutura arte borrokatu zuten arren, ezin izan zuen Euskadik Katalunia garaitu.
Antzeko egoera bizi izan zuen Alex Saleta Atorrasagastik Espainia eta Estatu Batuen arteko norgehiagokan, Madrilen.
Herritarrak markagailua ireki zuen eta hamargarren minuturako 10-0 zegoen talde gorria. Baina amerikarrak ez ziren besoak gurutzatuta geratu eta 10-14 aurre hartu zuten atsedenaldia baino lehen.
Bigarren zatian entsegu batekin alde handitu zuen AEBk (10-19) eta gutxira zigor ostiko bati esker gerturatu ziren lehoiak. Aurkariak entsegu eta gauzatzearekin ihes egitea lortu zuen, 13-26. Baina Espainiak ez zuen amore emango eta bi entsegurekin 23-26 gerturatu zen. Azken minutuan aukera bat ere izan zuten gorriek, baina izan zuten puntuatu.