Lasarte-Oriako Altxa Burua ekimenak Orain Prebentzioa eragileko kide Mikel Cerezo gonbidatuko du herrira gaur zortzi, abenduaren 3an, hitzaldi bat ematera. "Ba al dakigu gure seme-alabek nola erabiltzen dituzten sare sozialak? Horien erabilera arduratsuaz, arriskuen prebentzioaz eta jarduteko jarraibideez hitz egingo du", aurreratu dute Altxa Buruako kideek.