Benjamin jaialdia izan zuten lehenik igeriketa taldeko hamalau kidek. Gaztetxoek krol hanken errelebu txiki bat izan zuten jardunaldia hasteko. Ostean gehienek 50 m. libre probari egin zioten aurre eta bakar batzuk 100 m. libre probarekin ere ausartu ziren. Saioari bukaera emateko 6x25 m. bizkar errelebo mistoan ere parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko ordezkariek.
Haurren lehen lehiaketa izanik urduritasuna nagusi zen, baina igeriketako arduradunek aipatu dutenez: "ausardia osoz ekin zieten euren probei. Egin beharrekoak egin ostean, nabaria izan zen gure txikiek aurpegian marraztua zuten irribarrea".
Jarraian Alebin mailako bigarren jardunaldia burutu zuten. Lehenik 25 m. bizkar hanken probatxo egin zuten eta ostean, jardunaldiari zegozkion 200 m. lau estilo, estilo libreko 100 metroko eta 50 m. bizkar probetan parte hartu zuten gazteek. 4x100 m. estilo libreko erreleboa ere lehiatu zuten.
Alebin Ligako proban parte hartu zuten Buruntzldea IKTko kideak. Arg.: Buruntzaldea IKT.
Zortzi ordezkari izan zituen igeriketa taldeak eta guztiek euren markak ondu zituzten probaren batean:
- Aitor Ormazabal: 200 m. lau estilo eta 100 m. libre.
- Izaro Bautista: 200 m. lau estilo eta 100 m. libre.
- Irai Jauregi: 200 m. lau estilo eta 100 m. libre.
- Aiala Erro: 200 m. lau estilo eta 100 m. libre.
- Lier Garmendia: 200 m. lau estilo eta 100 m. libre.
- Kerman Miguel: 200 m. lau estilo eta 100 m. libre.
- Urko Azpiazu: 50 m. bizkar estilo eta 100 m. libre.
- June Apeztegia: 100 m. libre.
Lortutako probetako hobekuntzez gain, Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuenik ere izan zen; Aitor Ormazabalek 200 m. lau estiloko udako txapelketarako giltza lortu du.
Taldeko prestatzaileek adierazi dutenez alebin mailako igerilarien hobekuntza nabarmena izan da eta epe laburrean teknika eta taktika landuko dituztela azpimarratu dute.