Trinketea itxi dute haizeak botatako teilatuko plaka konpondu arte

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 27a

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du Mirentxuko trinketea itxita dagoela, "erabilera seguru baterako egoera berrezarri arte". Asteburuko haize bolada bortitzek teilatuko plaka bat jausi zuten.