Ama eta alabaren arteko harremanaren argilunak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 22a, 22:07

Hika Teatroa konpainiak Zorretan antzezlanaren emanaldia egin du ostiral iluntzean Manuel Lekuona kultur etxean. Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomediak Lore eta bere ama Doloresen arteko harremana aztertzen du, denboran jauziak eginez, haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak gogoratuz. Bere senar Ionek Dolores beraiekin bizitzera etorriko dela esateak erabat aztoratuko du Lore eta horren zergatia azaltzen saiatuko da obra egoera komiko, absurdo eta surrealistak txandatuz.

Erlazionatuak