Emakume eta gizon bat leku bitxi ea ezezagun batean daude, ez dakite nola iritsi diren ezta nola aterako diren ere. Ileorde berdina eta bata arrosa dute soinean, "él" edo "ella" idatzita dute. Biek sentitzen dute mina egin dietela, baina ez dute kolperik gogoratzen, zaplazteko bakarra jaso izana ere. Hizketan hasiko dira genero ereduari lotuta jasotako irainez, bizitako iseka edo erasoez, gizon biguna izateagatik batek eta gorputzean duen ilea depilatu nahi ez duelako emakume kapoiak. Bata edo bestea izan aukera izateaz nekatuta daudela ondorioztatuko dute.