Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna da gaur, azaroak 22, eta hori aitzakiatzat hartuta, herriko kaleetan barrena ibilita ospatu dute bai txistulariek bai Oaintxe in deu! txarangarekin batera aritu den Xumela abesbatzak. Lehenak, Kale Nagusitik atera dira, besteak, berriz, Sagardotegi kaletik. Biek ala biek doinu ezagunez bete dituzte kaleak eta zenbait taberna inguruan egin dute geldialdia, kanta batzuk abestu eta tragoa edota mokadutxoa egiteko.