Plazaolako trenaren bidea zeneko zubia itxita dago uneotan zuhaitz bat erori eta pasabidea ixten duelako. Kale Nagusitik Goikalera igotzen den eskailera bat ere bai, arrazoi beragatik.
Haizeagatik emandako abisu laranjak 15:00ak arte iraungo duela jakinarazi du udalak, eta eguna amaitu arte horia izango dela gero. Edonola ere, herritarrei kontuz ibiltzeko aholkatu die.
Herri barruan egoera lasaixeagoa da, haizearen eragina nabaritzen bada ere. Taberna gehienek ohi baino mahai gutxiago jarri dituzte kanpoaldean eta kalez kale ibiltzerakoan elkarri eutsita joaten ari dira herritar bat baino gehiago, badaezpada ere.