Harkaitz Cano idazle herritarrak laugarrenez irabazi du Euskadi Literatura sarietako bat

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 23a, 12:24

Harkaitz Cano, Euskadi Literatura saria jasotzen. Argazkia: Irekia ataria.

Haur eta gazte literatura modalitatean saritu dute lasarteoriatarraren lana, 'Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez' lanagatik. Sari banaketa ekitaldian hitza hartu eta adierazi du "laudorio xumea" egiten diela obra horrek liburutegiei. Laugarren aldiz etxeratu du Euskadi Literatura sari bat Canok.

Gasteizko Artium museoan jaso dituzte Jose Ibarrolaren Liburu nabigatzailea eskulturak aurtengo sei sarituek: Jon Urzelai, Julia Otxoa, David de las Heras, Aiora Jaka, Jon Gerediaga eta Harkaitz Cano bera. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Ibone Bengoetxeak eman dizkie sariak. 

Aurtengo sei saridunak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Ibone Bengoetxearekin (ezkerretik hasita lehenengoa). Argazkia: Irekia ataria.