Zaindariaren omenez eskaini dute musika emanaldia

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 22a, 09:22

Argazkia: Isaac Farre

Santa Zezilia Eguna da gaur, hilaren 22a. Hori ospatzeko, Udal Musika Eskolako musikari gazteek euren zaindariaren omenezko emanaldia egin dute, bezperan. Hasiera batean, kultur etxetik abiatu eta herrian barrena ibiltzeko asmoa zuten, baina, euriak ez die horretarako aukerarik eman, eta aipatu eraikinaren arkupeetan egin dute kontzertua. Ikasitakoak ederki erakutsi dizkiete euren emanaldia ikustera bertaratu diren senide, lagun eta ingurukoei.