Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruz hausnartuko dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 22a, 08:02

'Zorretan' antzezlanaren eszenetako bat. Argazkia: Hika Teatroa.

Hika Teatroa konpainiak 'Zorretan' antzezlanaren emanaldia egingo du gaur iluntzean kultur etxean, 20:00etatik aurrera. Sarrerek 6 euro balio dute.

"Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa eta poetiko" da Zorretan, antzezlanaren sortzaile eta zuzendari Agurtzane Intxaurragaren hitzetan. "Amaren gaia zilbor heste luzea da, kilometrikoa, sekula egunerokotasunik galtzen ez duen gaia. Esaerak dio, gainera, ama bakarra dela munduan, baina nik ama bakoitza mundu bat dela pentsatu nuen paper zuriaren aurrean jarri nintzenean". 

Fitxa teknikoa
  • Sortzailea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga.
  • Interpreteak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Jabi Barandiaran.
  • Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola.
  • Espazio eszenikoaren diseinua: Agurtzane Intxaurraga.
  • Soinuaren diseinua: Haritz Lete eta Agurtzaine Intxaurraga.
  • Argien diseinua: Xabier Lozano.