Gaur hasiko da Aterpearen X. Pintxo Bidea

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 22a, 06:00

Gaur arratsaldetik igande bazkalordura arte jaki goxo eta elaboratuak dastatzeko aukera izango dute herritarrek sei ostalaritza establezimendu hauetan: Araeta, Arima, Arkupe, Buenetxea, Herriko Etxea eta La Geselina. Pintxo bakoitzak 3 euro balio ditu eta 19:00etatik 21:00etara (gaur eta bihar) eta 12:00etatik 15:00etara (bihar eta etzi) zerbitzatuko dituzte.