Alcer Gipuzkoa giltzurrunetako gaitza duten pertsonen eta familiartekoen elkartea da. Kirol elkarteko instruktoreek aipatu dutenez, esperientzia positiboa izan da. Horrez gain, Alcerreko kideek aurrerantzean Ostadar Ipar Martxako jardueretan parte hartzeko aukera dutela ere nabarmendu dute.
Bestalde, azaroko irteera hilaren 23an egingo du Osatdar Ipar martxa taldeak. Oraingoan Nafarroa aldera egingo dute bidaia elkarteko kideek, zehazki Malerreka bailarara. Zubieta eta Doneztebe lotzen dituen Uraren bidea egingo dute; bi orduko ibilbidea.