Irudimena dantzan jarri dute, berdintasunean irakurketarekin jolastuta

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 21a, 10:48

Maria Garcia Ladero ipuin kontalariaren eskutik istorio zirraragarriak ezagutu dituzte kultur etxeko hitzaldi aretora bertaratu diren 6 eta 8 urte arteko dozenaka haurrek. Bakoitzak bere burua gainerakoei aurkeztu ostean hasi dira irudimena dantzan jartzen eta tarte benetan atsegina igaro dute. Ekimen hori udalak antolatu du, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko egitarauaren barruan.

Datozen egunetan aurrera eramango dituzte Azaroaren 25aren baitako gainerako ekimenak:

Egitaraua

Gaur, hilak 21

  • 17:30ean, Beldur Barik lehiaketako sariak banatuko dituzte Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentroan.

Etzi, hilak 23

  • 10:30etik 14:30era, Autodefentsa Feminista tailerra emango dute, nerabeentzat, Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentroan. Aldez aurretik zena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako 943-36 39 58 telefono zenbakira dei dezakete interesdunek edo emakumezentroa@lasarte-oria.eus helbidera idatzi.
  • 19:00etan, 'Una bofetada no es nada' antzezlanaren emanaldia egingo dute, kultur etxean. Sarrerek 3 euro balio dute.

Hilaren 25a, astelehena

  • 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute Okendo plazan.

Hilaren 27a, asteazkena

  • 17:00etan, bideoforuma aurrera eramango dute Biyak Bat egoitzan, gaztelaniaz.

Hilaren 28a, osteguna

  • 19:00etan, 'Ztandap' bakarrizketa saioaren emanaldia egingo dute, kultur etxean. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik. Sarrerek 3 euro balio dute.

Hilaren 29a, ostirala

  • 20:00etan, 'Soy Nevenka' filma emango dute, kultur etxean. Okendo Zinema Taldearekin elkarlanean antolatutako ekimena da. Sarrerak, 6 eurotan.