Euskal Herriko Surf Federazioak antolatutako EuskalSurf Gazte zirkuituko jardunaldia lehiatu zen, Zierbenako La Arena hondartzan (Bizkaia) eta Hodei Murgiondo Hernandez herritarra lehen lauen artean izan zen. Final laurdenak bere multzoko lehen postuan gainditu ostean, finalerdian ezin izan zen garaikurra borrokatzeko lehian sartu. Hurrengo hitzordua Karraspio hondartzan (Bizkaia) lehiatuko da oraindik zehazteke dagoen datan.