Datorren astearte eta asteazkenean banatuko dituzte Errigorako produktuak, Ttakunenean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 20a

Errigora Lasarteko kideak, iazko produktuen banaketan.

Euskarari puzka kanpainako saskiak eta karta jokoak banatuko ditu Errigora Lasarte boluntario taldeak datorren astearte eta asteazkenean, Ttakunenea elkartean (Iñigo de Loiola, 6), 17:00etatik 20:00etara. Eragile horretako kideek nabarmendu dute "zoragarri" doala udazkeneko egitasmo hori.