Gipuzkoako Neguko Ligako 2. jardunaldia ospatu zen Hernanin eta Buruntzaldea IKTko infantil, junior eta maila absolutuko hamabost igerilari izan ziren lehian.
Lehen jardunalditik entrenamenduen eta proben maila igo zuten igeriketa taldeko kideek eta Hernaniko saioan aukeratutako banakako probak 50 m. tximeleta, 400 m. lau estilo, 200 m. libre eta bular zein bizkar eta bular estiloko 100 metroko probak izan ziren. Saio amaitzeko estilo libreko 4x100 m. erreleboan ere parte hartu zuten taldeko kideek.
Igerilari gazteek ederki egin zieten aurre probei eta horri esker, Buruntzaldea IKTko ordezkariek hamabost marka pertsonal ondu zituzten:
- Ander Martinez: 100 m. bular eta 50 m. tximeleta.
- Ibon Elola: 200 m. bular.
- Oihan Matute: 100 m. bizkar eta 200 m. bular.
- Mario Amantegi: 100 m. bizkar.
- Mayi Gorostegui: 100 m. lau estilo.
- Miren Sarobe: 100 m. bizkar.
- Iker Gorostegui: 100 m. bizkar eta 200 m. bular.
- Amaiur Iparraguirre: 100 m. bular eta 100 m. libre.
- Ane Meyer: 400 m. lau estilo eta 100 m. bular.
- Laida Guerrero: 50 m. tximeleta.
Igeriketa taldeko arduradunek gazteek jardunaldian zehar izan zuten ilusio eta grina nabarmendu dute. Horrez gain, lanaren ondorioz emaitzak pixkana iristen ari direla eta "denboraldiak bere epean zehar zer emango ote digun ikusteko irrikaz" daudela ere aurreratu dute.
Taldeko kirol arduradunek, gainera, Kimetz De La Cruzen jarrera nabarmendu nahi izan dute: "ukondoan izandako istripu batengatik lehiatu ezinik badago ere, jardunaldian bertan izan zen kideak biziki animatzen eta bere hondar alea jartzen".
Hurrengo hitzordua, Maialen Chourraut kiroldegian izango dute, abenduaren 15ean.
Baina aurretik, hilaren 23an, Ordiziako Marjori igerilekuan taldeko benjaminek ligari hasiera emango diote eta alebinek euren ligako bigarren saioa izango dute.