1. infantil mailan Oier Jauregi bere multzoko bigarren sailkatu eta Gipuzkoako txapelketa jokatuko du. Aurretik Tolosako Zubelzu 8-3 eta 8-3 garaitu zuen etxean izandako lehian.
2. infantil mailan lau ordezkari ditu Lasarte-Oriako pilota taldeak: Markel Lopez, Ekhi Maiz, Itxaso Iparragire eta Arkaitz Lasa.
Lopez eta Maiz euren taldeko lehen postuan amaitu dute fasea eta Gipuzkoako txapelketa lehiatuko dute; Maizen kasuan, gainera, neurketa guztiak irabazi ditu. Itxaso Iparragirre ere izango da lurraldeko txapelketan lehian bere taldeko bigarren sailkatu ostean. Lasak aipatu modura, Ekialdeko txapelketa jokatuko du bere multzoko bosgarren izanik.
Azken jardunaldian emaitza ezberdinak izan zituzten lauek. Lasak (ikus irudiak) eta Lopezek ezin izan zituzten euren aurkariak gainditu Loidibarren pilotalekuan jokatutako norgehiagoketan. Lehenak Alde Zaharrako Igerategiren aurka 0-8 eta 4-8 galdu zuen eta Añorgako Ezkurra 4-8 eta 0-8 gailendu zen Lopezen aurka.
Itxaso Iparragirrek Astigarragan Mundarroko Ekhi Goñi 3-8 eta 6-8 garaitu zuen eta antzeko emaitza izan zuen Ekhi Maizek Hernanin; Hernaniko Miranda gainditu zuen 2-6 eta 6-8.
Eta alebin mailan Irai Jauregik ere Gipuzkoako txapelketara egingo du jauzia bere multzoko buru modura. Partida guztiak irabazi ditu Intzako kideak eta azkenean 3-8 eta 5-8 gailendu zitzaion Ilunpeko Balzolari.
Hurrengo fasea
Gauzak horrela, abendura bitartean Gipuzkoako txapelketa zein Ekialde txapelketa kanporaketa sistemaren bitartez jokatuko dituzte Intzako pilotariek eta finalera iristen saiatuko dira maila ezberdinetan.
Lehian lehenak Lasa eta Iparragirre izango dira; bigarren faseko final hogeita hamabienak jokatuko dituzte. Iparragirrek hilaren 21ean, Zizurkilen Ziotzako aipzurua izango du aurrez aurre.
Lasak, berriz, gaur, hilaren 22an, Hernaniko Otegiren aurka izango du norgehiagoka 18:15ean, Loidibarren pilotalekuan.
Horiez gain, Intzako Nagusien mailako bikoteak Neguko txapelketako lehen lehia izango du. Azkoitia Oteiza 2 izango du aurrez aurre, hilaren 23an, 10:30ean, Michelin kirol guneko pilotalekuan.
Pala motza
Eta Errepalan dabiltzan Begiristain anaiek ere jardunaldia izango dute.
Ezker Hormako Pala Motzeko lehia hasi zuten hilaren hasieran herritarrek. Errepala 2 izenpean A multzoan ari dira borrokan. Joan eta etorriko liga jokatuko dute eta hiru aurkari dituzte: Errepala 1, Txost eta EPLE 2.
Lehen jardunaldian Errepala 1 30-40 garaitu zuten eta bigarrenean, Txosten aurkako neurketa gogorraren ostean, 40-38 galdu zuten.
Hilaren 23an, sailkapen buru den EPLE 2 izango dute aurkari, Donostian.