Asteazken goizeko seietatik ostegun goizeko seiak arte abisu horia ezarriko dute Kantauri isurialdean, bertako udalerrietan metro karratuko 60 ur litro baino gehiago metatu daitezkeelako 24 ordutan. Euri txiki-ertaina eta iraunkorra egingo duela iragarri du Euskalmet metereologia agentziak.