Valentziako hondamendiak kaltetutakoentzat materiala biltzen ari den herritar boluntario taldea txokolate jan solidarioa gauzatzen ari da Donostiako Motard motorzale elkarteko kideekin batera. Antonio Mercero gunearen atari ondoan jarri duten postuan, 18:00ak arte, basokada bat txokolate bero har dezakete bertaratzen direnek, borondatezko dohaintzaren truke. Itsulapikoan jasotako dirua gasolina erosteko erabiliko dute, bildutako materiala Valentziara eraman ahal izateko. Gainera, salmenta postu bat eta haurrek margotzeko mahaitxo bat ere jarri dituzte, eta nahi duenak motorzale taldearen maskota den hartzarekin argazkia egiteko aukera du.