Egitasmoaren helburua da haur guztiek, munduko edozein lekuak jaioan izanda ere, osasuna, hezkuntza, berdintasuna eta babesa izateko eskubidea dutela gogoratu eta aldarrikatzea da. Agustín Valdivia alkateak egun honen garrantzia azpimarratu du, haurrei entzuteko eta haien ideiak ulertzeko aukera gisa.
Festa bereziki Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleei zuzenduta dago, eta maila horretako Sasoeta Zumaburu eta Landaberri Ikastolako ikasleak bertara joan daitezen gonbidatuko dituzte. Ospakizunean 2030 Agendari eta Garapen Jasangarriaren Helburuei balioa emango zaie, pobreziaren ezabatzetik ingurumenaren babeseraino hainbat gai barne hartuta.
17:00etan hasiko da egitasmoa Okendo plazan. Partaide guztiei ongi etorria egin, eta ipuin kontaketa saioa bat aurrera eramango dute, baita sormen tailertxo bat ere. Ondoren, txotxongilo emanaldi bat ikusteko aukera izango dute haurrek, eta tonbolaren txanda izango da gero. Amaitzeko, agurra eta sorpresa izango dira.
Herriko merkatarien laguntza
Ekitaldiak tokiko entitate eta merkatarien laguntza zabala izan du, hala nola, Kool Studio eta Amali jolas dendarena. Horiek opariak eman dituzte, festa ospatzen den bitartean egingo den zozketan banatzeko. Gainera, haur bakoitzak opari poltsa bat jasoko du, Alberdania eta Ekaré argitaletxeek emandako bi liburu eta bestelako sorpresez beteta.
Mestiza Elkarteak ekitaldirako programa prestatu du, liburuak, musika eta jolasak protagonista izango dituen jarduera kulturalekin, kultura eta elkartasunaren balioen inguruko ikaskuntza eta bizikidetza arratsalde bat sustatuz. Aurtengo kartela Valerie Weilheim artistak ilustratu du.
Lasarte-Oriako Udalak herritarrak bertara daitezen gonbidatu ditu eta haurrentzako "etorkizun inklusibo eta solidarioa eraikitzen laguntzeko".