Alkateak eskerrak eman dizkie egitaraua osatzeko ahalegina egin duten herritar eta partaide guztiei, eta, aldi berean,herritar guztiei dei egin die iragarritako ekimenetan parte hartu eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko aktiboki jardun dezaten. Antolatzaileek ohartarazi dute parte hartzea irekia dela, baina, lekuak mugatuak direnez, horietako zenbaitetan aurrez izena ematea ezinbestekoa dela.
Egitaraua, egunez egun:
- Hilaren 19a, 18:00etan, Literatura saioa: Zirriborroak eta gero. Ixiar Rozas idazleak eta Aintzane Usandizaga dinamizatzaileak literatura saio bat eskainiko dute euskaraz Antonio Mercero aretoan. Irakurle Txokoarekin elkarlanean antolatutako jarduera.
- Hilaren 20a, 17:30ean, ipuin-kontalaria 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat: Berdintasunean irakurketarekin jolastuz. Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan egingo da. Euskaraz izango da, eta bertan parte hartzeko izena eman behar dute interesdunek. Udal Liburutegian egin dezakete hori. Egitasmo hau Kulura sailarekin elkarlanean antolatu dute.
- Hilaren 21a, 17:30ean, Beldur Barik lehiaketako sari banaketa. Ekitaldia Emakumeen Zentroan egingo da, eta udalerrian errespetua eta berdintasuna sustatzen dituzten gazteen lanak sarituko dira.
- Hialren 23a:
- 10:30etik 14:30era, nerabeentzako Autodefentsa Feministaren Tailerra. Emakumeen Zentroan egingo da euskaraz. Aldez aurretik zena ematea derrigorrezkoa da,; horretarako (943-36 39 58 telefono zenbakira dei dezakete interesdunek edo emakumezentroa@lasarte-oria.eus helbidera idatzi.
- 19:00etan, antzerkia: Una bofetada no es nada. Belen Cruz eta Patxi Perez aktoreek Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan erakutsiko dute. Gaztelaniaz izango da eta, sarrera, dohakoa.
- Hilaren 25a, 12:00etan, elkarretaratzea Okendo plazan.
- Hialren 27a, 17:00etan, bideo foruma. Biyak Bat jubilatuen etxean egingo da jarduera hau. Gaztelaniaz izango da, eta horren helburua da hausnarketa eta eztabaida sustatzea.