Lasarte-Oria eta Andoain artean (Gasteizerako noranzkoan) N-I errepidearen (447,865 eta 451,800 koordenatu puntuen artean) zoruaren gainazala birgaitu eta N-I-451 Lasarte-Oria hegoaldeko lotunera eramaten duen N-I-451-2-S dezelerazio erreia (hau ere Gasteizerako noranzkoan) luzatzeko proiektuko obrak direla-eta, gaur iluntzetik bihar iluntzera arte trafikoan eragina izango duten lanak egingo dituzte errepide zati honetan: 451,200 eta 451,800 KPen artean, Allerruko lotunearen inguruan, Lasarte-Orian. Errepide zati horren barruan dagoen desazelerazio erreian ere lanak egingo dituztela ere jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Egun oso bat iraungo dute lan horiek, gaur iluntzeko bederatzietatik bihar iluntzeko bederatzietara.