Psikologoak futbolaren eta indarkeriaren lotura azaltzeaz gain, jardunean hori saihesteko aholkuak eta baliabideak emango ditu.
Futbol taldeko arduradunek azaldu dutenez, futbolaz gain "oso serio" hartu dute kirolaren inguruan eta gizartean azalaratzen diren gaiak, berekizi haurrei begira. Horregatik, gurasoei dei egiten diete horrelako ekimenetan parte hartzera: "gai garrantzitsua da gure inguruan gertatzen baita".