PSE-EEren udal taldeko zinegotziek Auzoz Auzo egitasmoaren hurrengo geldialdia aurrera eramango dute igande honetan, hilak 17, 11:30etik 13:30era. Okendo plazan jarriko dute karpa eta bertaratzen direnekin hitz egingo dute, izan ditzaketen proposamen, ideia eta kexak jasotze aldera.