Askotariko baserriko produktuak erosteko aukera ederra izango dute lasarteoriatarrek gaur, 09:00etatik 14:00etara, Okendo plazan. X. aldia izango du Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak elkarrekin antolatzen duten aurtengoa egitasmo horrek, eta "aukera paregabea" izango ekoizleek 0 kilometroko produktuak erakutsi eta saltzeko. Hala nabarmendu du Ainhoa Amundarain Behemendiko ordezkariak, eta, nabarmendu lehen sektoreak azken urteetan bizi duen krisiari aurre egiteko gisa horretako azokek duten garrantzia. Agustin Valdivia alkateak eta Soziekonomia batzordeburu Nurua Fernandezek gaineratu dute baratzeko "kalitatezko produktu freskoen salmenta zuzena gauzatzeko erakusleiho bikaina" dela azoka.