Lasartearra elkartekoek barrikotea egingo dute hilaren 30ean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 14a

Lasartearra elkarteak jakinarazi du barrikotea egingo duela bere egoitzan (Erribera kalea, 10) eta "sagardo berria" dastatuko dutela, datorren denboraldikoa izango dena. Izena eman nahi dutenek lokal horretara joan behar dute hilaren 27a baino lehen eta buruko 30 euro ordaindu.