Hilaren 9an, bi txapelketari egin zieten aurre LOKEko kideek Amurrion.
Goizean talde mistoen Tagoya kopan izan ziren lehian kadete eta infantilak Hernaniko taldearekin batera. Bi taldeak bosgarren postuan sailkatu ziren.
Arratsaldean, aldiz, infantil mailako judokek Amurrio Hiribilduko txapelketa jokatu zuten. LOKEko gaztetxoak primeran jardun ziren eta lau domina eskuratu zituzten; Marco Irisok eta Ariana Mendozak zilarrezko domina jantzi zuten; Ariane Luis eta Cristel Vallejok, aldiz, brontzezkoa.