Aurten parte hartze prozesuak izan dituen hiru pausoak gogoratu ditu Jaietako zinegotziak.
Lehenik herritarren 255 proposamen jaso zituen udalak eta horiek guztiak 70 gaietan laburtu zituzten. Konpartsekin egindako bilera batean bostera murriztu zituzten: Munduan zeharreko bidaiak (turistak), Zirkua, Disney, Erdi Aroa eta Fantasia/Mitologia. Azken fasean, berriro herritarren iritzi jakin nahi izan dute eta guztira, internet bidez edo txartelen bitartez 415 bozka jaso dituzte. Honakoak izan dira emaitzak:
Munduan zeharreko bidaiak (turistak) | 24 |
Zirkua | 105 |
Erdi Aroa | 32 |
Fantasia/ Mitologia | 123 |
Disney | 133 |
Ondorioz, 2025 urteko otsailaren 27tik martxoaren 3ra Disneyko pertsonaiek beteko dituzte herriko kaleak.
Gaia aukeratu ostean, Inauterien egitaraua prestatzen hasiko direla aurreratu du Alonsok. Horregatik, ohiko konpartsei, konpartsa edo talde berriei eta herritarrei gonbita egiten die hilaren 26an, 18:30ean, Gaztelekuan egingo den lehen bilerara gerturatu eta euren ideiak ematera.