ESKUALDEA

Jauzi Ekosoziala gizarte mugimendua aurkeztuko dute ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 13a

Jauzi Ekosoziala izeneko gizarte mugimenduaren eskualdeko aurkezpena aurrera eramango dute ostiral honetan, hilak 15, Antonio Mercero aretoan, 18:30etik aurrera. Ekimen horren helburu nagusia da Hego Euskal Herriko ekologismoak "jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa" ematea, guztion etorkizuna "desiragarria eta bizigarria" izateko. Horretarako, "trantsizio ekosozial justua" gauzatu nahi dute, ekologia "gizarteko kezken erdigunean" jarrita.