Kirolari onenak saritzeko prozesua martxan jarriko du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 12a, 12:30

Akate Agustin Valdivia Calvo eta Partehartze zinegotzi Nagore Duran Urbistondo prozesuaren aurkezpenean.

Lasarte-Oriako Kirol gala abenduaren 15ean egingo da Manuel Lekuona kultur etxean eta ekitaldian sarituak izango diren kirolariak hautatzeko prozesua martxan jarri du udalak. Gaur goizean, Agustin Valdivia Calvo alkateak eta Partehartze saileko zinegotzi Nagore Duran Urbistondok azaldu dute aukeraketako prozedura

Lehenik herritar eta kirol elkarteek euren proposamenak bidali ahalko dituzte hilaren 14tik 28ra arte. 

Hiru sailetara aurkeztu ahalko dira hautagaiak: 2024ko emakumezko kirolariari onena, 2024ko gizonezko kirolariari onena eta Kirol ibilbideari saria. Kandidatuek 18 urte baino gehiago izan behar dituzte, Lasarte-Orian erroldatuak egon behar dira edo herriko elkarte batetako kide izan behar dute. Kirolari onenen kasuan, 2024 urtean zehar egin dute kirol jarduna kontuan izango da. 

Hautagaitzak proposatzeko bi modu daude. Batetik etxeetara egun hauetan iritsiko den txartela bete eta udal instalakuntzetan dauden postontzietan utzi daiteke. Bestetik internet bidez, udaleko webgunean edo ekimeneko karteletan zein txarteletan dagoen QR bitartez eskuratu daitekeen pdf editagarria bete dezakete herritarrek. 

Udal ordezkariek azaldu dutenez, herritarrek kategoria bakoitzeko kirolari bat proposatu dezake. Hori bai, "justifikazioa ongi zehaztua joan beharko da; kirolariak lortutako sari edo balentriak zehaztu beharko dira".

Bigarren fase batean, kirol elkarteek zein alderdi politikoek jasotako hautagaien artean puntukako bozka egingo dute; abenduaren 8an amaituko da epea. Eta azkenik, batzordean jakitera emango dira saridunak.

Udal ordezkariek herritarrak zein kirol elkarteak gonbidatzen dituzte prozesuan parte hartu eta euren hautagaiak bidaltzera.